Hogeita bost (25) pezetaren balioa duen billetea, Bilbon jaulkitakoa, 1937ko urtarrilaren 1ean. Banco Urquijo Vascongadok igorri zuen, Espainiako Bankuaren baimenarekin, Bilbon, Euzkadiko Gobernuaren aginduz. Datu horiek guztiak, 203836 zenbakia eta Euskadiko armarria (erdian) billetearen gainaldean daude. Atzealdean, burdinola edo sutegi baten barnealdearen irudi bat dago. Jatorriz Martínez Ortizen marrazki bat zen. Inprimatzea grisa eta sepia da gainaldean eta atzealdean grisa da, eta aipatu den eszena berdean inprimatuta dago. Euzkadiko Gobernuko Ogasun Sailaren aginduz jaulki zuten billete hau, 36ko gerran (1936-1939). Eramailearentzako txekeen bi jaulkipen baimendu zituen Euzkadiko Gobernuak 1936an eta 1937an. Billete hau bigarren jaulkipenekoa da. 5, 10, 25, 50, 100, 500 eta 1.000 pezetako balioa (azken horiek ez ziren martxan jarri) zuten billeteek eta txekeek eratu zuten, bankuek eta aurrezki-kutxek igorritakoak. Denek gainalde berdin-berdina zuten: Euskadiko armarria eta "El Banco de España en Bilbao. Tiene fondos" hitzak. Atzealdean, euskal bizimoduko hainbat eszena erakusten zituzten. Jaulkipenean, guztira baimendu zen kopurua 130 milioikoa izan zen, eta Talleres de Huecograbado Arte y Editorial Vasca S.A. etxean egin zituzten. Museoko funtsen artean Martínez Ortizen jatorrizko marrazkia dago, 100 pezetako billeteen atzealdea inprimatzeko balio izan zuena (81/657 zk.).
Indalecio Prieto euskal politikan / Indalecio Prieto en la política vasca. 1883-1962. 2012. , Zabalguneko Merkatua- Mercado del Ensanche. 2012/03/06-2012/03/27. 2012. , Kultur-etxea- Casa de la Cultura. 2012/03/30-2012/04/29.