Kristo baten aurrean gaude. Burua eskuinerantz jarrita dauka bularraren gainean, eta bertan kokotsa bermatzen du. Hilda dago, baina begiak -handiak eta irtenak- apur bat irekita ditu. Ahoa itxita dauka eta bizar bakana. Ez du arantzazko koroarik, ezta "INRI" inskripzioa ere.Gorputz enborra leunki zizelkatuta dago, anatomiari kontu handiz erreparatuz, proportzio egokiekin. Eskuineko saihetseko zauria du, eta odol arrastoak besoetan, buruan eta bularrean. Hala ere, hispaniar-filipinar kristoetan ohikoa den bezala, ez da torturen ondorioz bere gorputzean urratutako beste zaurien markarik ikusten. Txinatarrek ez zuten gogoko gorputz zaurituak edo aurpegi oso adierazkorrak irudikatzea. Gorputza gurutzearen zurarekin lerrokatuta dago, ez du inolako kurbarik egiten eta besoek gutxi markatutako V (uve) bat egiten dute. Gorputzaren antolaeragatik, modelatzeak eta aurpegikerak lasaitasuna ematen dute. Purutasun oihalak polikromia urreztatuapurra mantentzen du. Gurutzea hostoak eta loreak dituzten bi egurrez osatuta dago, bizirik dagoen eta fruituak ematen dituen zuhaitz oparo bat balitz bezala. Lignum vitae da, ugalkortasunaren eta birsortzearen alegoria. Irudi hau ¿hilzorian dauden kristoak¿ deritzotenen artean sartzen da, nahiz eta Filipinetako imajinagintzan ohikoena izan Kristo azken arnasa ematen. Filipinetako bolizko lanen erdiek baino gehiagok jasotzen dute gai hori. Pieza Filipinetatik etorri zen, ziurrenik Manilan finkatutako txinatar artisauek egina, non XVI. mendearen amaieran ezarri ziren, zeudenetatik koloniarik ugariena osatuz. Europarren gustu eta moduei jarraituz lan egiten zuten, bereziki arte Flandesko arteari eta geroago Andaluziako eskolei ere, eskultura eta estanpa ereduei erreparatuz. XVI. mendearen amaieran, tailla hauek egiten hasi zirenean, Filipinetako eliza, komentu eta eraikin publiko berrien gurtzarako izatea zuten helburu, baina kasu batzuetan penintsulako zenbait parrokia edo partikularri dohaintzan emateko enkargatu ziren, eta, eduki zuten arrakasta zela eta, eskatu edo dohaintzan eman ziren ugari. Andres Martinez de Murgiaren (1654-1732) kasua da hori. Cadizen bizi zen eta sare atlantikoko merkatari aktiboenetako bat izan zen. Hil zenean, jatorri asiarreko eta novohispanoko zenbait piezek, Manurgako San Martin parrokiako Irteerako Kristo Santuaren kapera apaindu zuten. Ondare horrek Filipinetako Kristo hau eta beste bat (114. zk.) ez ezik, gaur egun museo honetan utzitako ehungintzako eta urregintzako beste pieza batzuk ere hartzen zituen.
ANDRÉS ORDAX, Salvador. Arte , En:FERRER REGALES, Manuel; et al. País Vasco. Madrid: Publicaciones de la Fundación Juan March, (colección Tierras de España) . 1987, p. 273
PORTILLA VITORIA, Micaela J. Catálogo Monumental Diócesis Vitoria: Cuartango, Urcabustaiz y Cigoitia. De las fuentes del Nervión, por la sierra de Guibijo, a las laderas del Gorbea. Vitoria-Gasteiz, Vital Kutxa, 1995, 224, 676 or., 349 zk. il. z/b
RUIZ GUTIÉRREZ, Ana. El tráfico artístico entre España y Filipinas (1565-1815). Granada, Granadako Unibertsiatea, 2004, 339, 574-575 or.
BARRóN GARCÍA, Aurelio. Ornamentos artísticos y donaciones indianas en el norte cantábrico , En: Arte y mecenazgo indiano: del Cantábrico al Caribe . 2007, p. 370
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Un conjunto de arte plumario mexicano en Manurga (Álava) , Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca , 28. 2008, p. 162
RUIZ GUTIERREZ. El galeón de Manila [1565-1815]. Granada, Granadako Unibertsitatea, 2016, 307-309 or.
ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 100-101
GARMENDIA ARRUEBARRENA, José. "Los Martínez de Murguía, comerciantes con las Indias", Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País , Tomos 3-4. 1988, pp. 425-451
GARMENDIA ARRUEBARRENA, José. "Un arcediano alavés en Cádiz y el testamento de Andrés Martínez de Murguía", Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca , 7. 1997. 357-368, pp. 357-368
RUIZ GUTIÉRREZ, Ana. "La ruta comercial del Galeón de Manila: el legado artístico de Francisco de Samaniego", Goya, Revista de Arte , 318. Mayo-junio 2007, pp. 159-167
RUIZ GUTIÉRREZ, Ana. "Los marfiles hispano-filipinos en Granada", Cuadernos de Arte de la Universidad de Granada , 38. 2007, pp. 291-304
"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz" [Kontsulta: 2023/05/05]
Andrés Martínez de Murguía (1634-1732) 1732aren ondorengoa. Santu Kristoren Hilaldiaren kaperari dohaintza. San Martin Parrokia, Manurga (Araba) 1985. Gasteizko Gotzaindegira lekualdatzea 1998. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua