EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

II. Errepublikako zigiluen bilduma, gainkarga abertzalea dutenak.

Fábrica Nacional de Moneda y Timbre - 1937

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/2519
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
Hoja. A= 34,8 cm; An= 23,5 cm Sello. A= 2,5 cm; An= 2,2 cm
Data:
1937
Describapena

Irudien edo postako zigiluen lau kaier, Txanpon eta Zigiluen Fabrika Nazionalak 1932 eta 1935 artean jaulki zuen sail batekoak, Espainiako II. Errepublikako gobernuaren garaian. Ondoren, 36ko gerran gainkargatu egin zituzten Durangon, herri horretako alkatearen agindupean, Udalak zigilu horiek sal zitzan, altxatutako osteek herria kontrolatu izanaren oroitzapena egiteko. Kaier bakoitzak 100 zigilu ditu, eta ezaugarri hauek dituzte: - Berrogei zentimoko 100 zigiluren kaiera, urdin kolorean inprimatuta, Emilio Castelarren irudiarekin. A 271062 saila, 8. zenbakia. Gainkarga tinta gorrian, testu honekin: "España / 28-IV-1937 / Durango". - Hogeita hamar zentimoko 100 zigiluren kaiera, gorri kolorean inprimatuta, Jovellanosen irudiarekin. C 132285 saila, 23. zenbakia. Gainkarga tinta gorrian, testu honekin: "España / 28-IV-1937 / Durango". - Hogeita bost zentimoko 100 zigiluren kaiera, gorri ilun edo eskarlata kolorean inprimatuta, Ruiz Zorrilaren irudiarekin. A 285875 saila, 2. zenbakia. Gainkarga tinta beltzean, testu honekin: "España / 28-IV-1937 / Durango". - Bost zentimoko 100 zigiluren kaiera, arre kolorean inprimatuta, Blasco Ibañezen irudiarekin. A 910775 saila, 11. zenbakia. Gainkarga tinta urdinean, testu honekin: "España / 28-IV-1937 / Durango".

Eraskuketak

1987-1988. 1986.ko Eskuraketak / Adquisiciones 1986. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 1987/11/12-1988/01/10.

Erreferentzia bibliografikoak

Sáez García, Juan Antonio. Gipuzkoa, Bizkaia, Álava y Navarra a través de los sellos de Correos. San Sebastián, Monográficas Michelena, 2005.

Multimedia galeria