EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Busto del Lehendakari Aguirre

Dueñas, Valentín

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
00284
Objektua:
Teknika:
Gaiak:
Neurriak:
60 x 60 x 30 zm
Gaia:
Data:
1939
Garaia:
XX. Mendearen bigarren laurdena
Describapena

José Antonio Aguirreren, 1936an Autonomia Estatutua onetsi ondorengo lehen euskal lehendakari hautetsiaren erretratua. Infinitura begiratzen duen pertsonaiaren aurpegi serioak eta sorbalda biluzi bat erakusten duen gorputza goresteko saiakerak pertsonaiari duintasuna emateko balio dute. "Laurak bat" leloari erreferentzia egiten dion armarriak eta oinarriko haritz-hostoek indartu egiten dute erretratuaren erakunde-sinbolismoa. Quintín de Torreren potentzia formalaren eragina (hura izan zen Valentín Dueñasen lehen maisuetako bat) argi ikusten da lan honetan; izan ere, autorea urrundu egiten da ohiko duen joeratik: hain zuzen ere arte-historialariek Paco Durrioren ikasle nagusitzat jotzea eragin duena, beste euskal eskultore guztiek baino gehiago edan baitzuen Durrioren sintetismo sinbolistatik eta haren erreferentzia primitibistetatik. [A.L.C.]

Erreferentzia bibliografikoak

Bernabe Aranberri, Ainhoa (koordinazioa). Gobernuaren artea : Eusko Jaurlaritzaren artelanen bilduma. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2021. 267 or., (60-61 or.)