Garbigailuentzako BILORE garbigarri-kaxa. Kaxa kartoizkoa da eta kolore berdea nagusitzen da Kaxan produktuaren marka agertzen da idatzia, hau da,BILORE, letra zuriz idatzia. Era berean, kutxak opari-puntuak ekartzen ditu, eta albo batean kupoi bat, moztu eta postaz BILORera bidaltzeko, sukaldeko baterien, plantxen, bizikleten... zozketan parte hartzeko. Kaxaren beste alde batean, haurrentzako lortu daitezken opariak daude.