Artista hau 1933an eratu zen Alea taldearen sortzaileetako bat izan zen; talde horren helburua Bilboko Arte eta Ofizio Eskolan ikasitako artisten belaunaldi berriaren interesak aldarrikatzea zen; alabaina, gerrak geldiarazi egin zuen taldearen ibilbidea. 1948an erbestetik itzuli ondoren, zeramikan zentratu zen eta hala formari nola gaiei zegokienez gerra aurreko Nouvecentisme estiloarekin konektatzen zuen ekoizpen bat garatu zuen. Euskal pertsonaiak --esaterako, eskuineko hanka mutiloi batean pausatzen duen terrakotazko arrantzale hau-- izan zituen aztergai nagusi. Sintesi formala eta monumentalizazioa bilatzeko landu zituen, haien arropa eta anatomiaren sinplifikazioa muturrera eramanda. Badirudi artistaren lanek ondorio berriak dakartzatela Espainiako gerra zibilaren aurretik hainbat euskal eskultorek utzitako hari aske batzuei zegokienez: haren irakasle Quintín de Torrek Nouvecentisme fasean garatu zuen euskal langileen epika eta Paco Durriok irudikatutako zeramikaren aldarrikapena. [A.L.C.]
Bernabe Aranberri, Ainhoa (koordinazioa). Gobernuaren artea : Eusko Jaurlaritzaren artelanen bilduma. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2021. 267 or., (62-63 or.)