Museotik Bisita birtual Gordailua
Gordailua
Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa da. Diputazioaren bilduma etnografikoak eta artelanak ez ezik, San Telmo Museoarenak, Gipuzkoako ondare arkeologikoa eta paleontologikoa eta beste erakunde batzuen obrak ere gordetzen dira, guztira milaka eta milaka objektu. Hemendik ateratzen dira erakusketetara, edo ikertzaileen esku geratzen. Biltegiratzeko, kudeatzeko eta behar izanez gero, zaharberritzeko zentroa da, beraz.