EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Zeusen aldarea Pergamon, Zeus jiganteekin borrokan

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0040
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Eskaiola hustura
Neurriak:
A=240 cm. ; An=375 cm. ; Pr=45 cm.
Estilo:
Data:
Berregina 1932; Jatorrizkoa K.a.188
Garaia:
XX. Mendea
Sarrera-data eta -datuak:
1932
Kreditua:
BBM - MRAB
Describapena

Kopia honek Zeusen Aldarea dekoratzen zuen Pergamoko (Turkia) Jigantomakiaren Frisoaren zati bat erreproduzitzen du. Jigantomakia greziar munduko borroka mitologiko garrantzitsuena zen, Olinpoko jainko-jainkosak Jigantekin aurrez aurre jarri zituena. Zeusen Aldarea, berriz, tenplu bat izan zen, Pergamo hiriko akropoliko edo goialdeko terrazetako batean eraikia. Haren erdigunean, kolomadi batek inguratua, tenpluak aldare handi bat zuen sakrifizioak erretzeko. Friso dekoratiboak, bi metro baino gehiago altu eta 100 metro baino gehiago luze, eraikinaren perimetroa dekoratzen zuen. Frisoko multzoa adierazkortasunagatik nabarmentzen da. Figurak olatuen erritmoan mugitzen ari direla dirudi guduaren harrabotsaren erdian. Gorputzak puztu egiten dira, anatomia esajeratu, eta kontserbatzen diren Jiganteen aurpegiek garaitu egin dutela dakienaren larrimina adierazten dute bete-betean. Friso hau aro helenistikoko Pergamoko estilo barrokoaren eredutzat jotzen da. Eredu horri jarraituz zizelkatuko ziren, geroago, Samotraziako Garaipena eta Laokoonen multzoa ere.

Jatorria

Friso hau Pergamo hiriko akropolian eraikitako Zeusen aldarearen zati zen. XIX. mendean aurkitu zuten eta gaur egungo Berlingo Pergamoko Museora eraman zuten.

Multimedia galeria