Metalezko gailua, kono-enbor formakoa. Mutur batean ahoko zilindrikoa du, eta kontrakoan mekanismo hauspoduna. Ontziari soldatuta dauden bi besotan finkatuta dagoen zurezko palanka baten bidez eragiten zaio. Mahatsondo-sailetan lehorrean intsektizida lainoztatzeko erabiltzen zen, mahatsondoak saneatzeko eta izurriteak prebenitu eta saihesteko. Intsektizida ohikoenak sufrea eta kobre-sulfatoa dira, hurrenez hurren, oidiuma eta mildiuma akabatzeko. Landarearen hostoei eta kanpoko aldeei erasaten dieten onddoak dira, batik bat bero hezea egiten duen sasoian agertzen direnak.