Argazki zahar bat erreproduzitzen duen posta txartela. Epaile baten arretazko begiradaren pean egiten ari diren sokatira saio bat da. Zehazki, Bergarako plazan ari dira, Errege Mintegiko eraikinaren kantoian daude. Ikus-entzule ugari dago. "SOKATIRA" izenburua du inprimatuta oinean. Hamasei posta txartelen bilduma batekoa da, euskal joko eta kirol tradizionalak erakusten dituztenak. Getxoko Fadura Kirol Hiriak argitaratu zituen 1991n. Hain zuzen, pista estaliko Munduko I. Sokatira Txapelketa antolatu zuen.