EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Salsamendi batailoiaren banderatxoa

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
AAAA/1645
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
A= 28 cm; An= 36 cm
Data:
1936-1939
Describapena

Banderatxo laukizuzena, oihal urdinean egindakoa, hari zuriarekin egindako brodalanak dituena: erdian, bost mutur dituen izarra dauka (sinbolo komunista, Espainiako Errepublikako Herri Armadak bere egin zuena), eta inguruan "Bllon Salsamendi. Cia de Ametralladoras" testua. Salsamendi batailoia, 36ko gerran Eusko Gudarostean 44 zenbakia izan zuena, komunista zen eta Bilbon sortu zuten. Funtsean, zerbitzariek eratu zuten. 1903an Bilbon zinegotzi sozialista zen Esteban Salsamendi Lasa, Perezaguaren kidea, eta haren omenez jarri zioten izen hori. Mario de Hormaechea kapitainaren, emailearen, agindupean zegoen falangisten unitateak Otxandioko frontean egin zituen operazio militarretako batean hartu zuten banderatxo hau.

Multimedia galeria