Damaskinatutako zigarro-kaxa metaliko karratua. Behealdea eta barrualdea urre kolorekoa dira. Erliebedun irudi alegorikoak, txoriak eta dragoiak, zilar kolorean grabatuta daude, eta fondoa beltza da. Urrezko hariz damaskinatutakoa landare irudiak dira. Kaxako azaleko dekorazioa hiru lerrotan zatituta dago, eta erdikoa da zabalena: erdian, irudi nagusiena, dragoia; eta, alboetan, txori itxurako animalia batzuk. Goiko eta beheko irudiak errepikatu egiten dira: alboetan, dragoiak; eta, erdian, bi txori kopa bat dutela tartean.
Juan San Martin - Ramiro Larrañaga - Pedro Zelaia. Eibarko Damasquinadua. Eibar, Eibarko Museoaren Patronatoa, 1981. 120.