Larruzko xako luze bat, bi koloreko biseraduna. Artile beltzezkoa du kanpoaldea, setazko hari bihurrikatuz errematea. Mototsa, hiri-miliziaren metalezko entseinaren eta Isabel II.aren ezkutu urreztatuaren atzetik, Bilbao izena txertaturik daramala. Kokots-uhal ezkatazkoak ere urreztaturik ditu.
Manuel de Mendiburu lehenengo karlista gerran (1833 eta 1939) Bilboko Hiri Milizietako 1. konpainiako tenienteorde izan zenarena.
ALFARO FOURNIER, Félix; VIDAL-ABARCA, Juan. Museos de Armería y Heráldica alavesa. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1983. [34], il. col. p. 137