Casilda Buenoren lehen jaunartzearen oroigarria. Bilbon egin zen, Asisko San Frantziskoren parrokia elizan, 1917ko martxoaren 23an. Casilda emailearen ama zen eta Bilbon jaio zen, 1908an. Oroigarriak greka edo inguruki bat du perimetroan, lauki moduan, eta urdin kolorean inprimatuta. Erdian parrokia elizako aldarearen argazki erreprodukzio bat du inprimatuta. Oinean, eskuz idatzita daude jaunartzea egin zuen neskatoaren datuak. Bilboko Sabino Ruiz Impresor etxeak inprimatu zuen.