EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Lehen jaunartzearen oroigarria

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/1050
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
A= 14 cm; An= 18 cm
Data:
1885
Etiketak
Describapena

Antonio Echevarria Gana mutikoaren lehen jaunartzearen oroigarria. Hain zuzen, Bilboko San Antonio Abad parrokia elizan egin zen, 1885eko apirilaren 17an. Erdian, Jesusen irudia dago grabatuta, zuri-beltzean. Jaunartzea ematen ari zaio neska-mutikoen talde bati. Alboetan galburuen eta mahatsondoen sortak daude, berde eta urre koloretakoak, eta perimetroan, urre koloreko ingurukia. Bilboko Erronda kalearen 5.ean zegoen Litografía de la Viuda de Ascuénaga etxean inprimatu zuten. Laukiztatuta dago. Antonio Echevarria Bilbon jaio zen, 1873an. Domingo Echevarria eta Amalia Ganaren semea zen (Tenderia kalean bizi ziren) eta 1873ko apirilaren 18an bataiatu zuten San Anton elizan, nahiz eta bizi ziren tokiaren arabera Santiago elizan egitea zegokion. Izan ere, garai horretan, Bilbo azken karlistaldian murgilduta zegoen eta Santiago eliza Bilboko Laguntzaileen Batailoiak hartuta zegoen. Batailoi hori 1872an sortu zuten, Hiriaren defentsa militarrerako.

Multimedia galeria