Zuri beltzeko argazkia markoan, kristal eta paspartuarekin. Irudiak Alfonso XIII lurrunontziaren uretaratzea irudikatzen du, La Naval ontziolako harmailetan. Alfonso XIII La Naval ontziolan eraikitako aurrenengo ontzia izan zen. Irudian uretaratze ekitaldira hurbildutako jendetza ikus daiteke. Bidaiari motako ontzia izan zen Cía Trasatlántica Española konpainiarentzat eraikia. 1920an uretaratu zuten.