Begizkotik babesteko elementuak. Bihi esferikoz eta esferaerdi formakoz osatutako kutunak; erdian zuloa daukate, eta horietatik zehar kateorratzetan sartzen dira. Bihiak beltzak dira (bat izan ezik), eta hainbat neurritakoak; kokapenagatik begiak gogorazten dituzten konkor zuriak dauzkate. Bihietako bat zuria da, inskripzio beltzak dauzka, eta batere konkorrik ez. Uzbekistanen eskuratuak, 2000ko abuztuan.