Bilboko Kontsulatuko falua eraikitzeko xedapen orokorren planoa tipula-paperean. 2000. urtean eraiki zuten Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko tailerrean. Jatorrizko planorik ezean eta denboran zehar izan diren falua mota desberdinak kontuan hartuz, plano berriak egin ziren XVII. mendeko Francisco Bustrin-en olio pintura batean oinarriturik. Olio-pintura hau Euskal Museoan gordeta dago. Lan hau Anton Cortazar itsas proiektistak burutu zuen.