EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Koadro elektrikoa

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2010/1223
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Cuadro General de Mando y Protección
Sailkapena:
Neurriak:
A = 61 cm ; An = 45 cm ; Gr = 10 cm
Data:
Circa 1930
Etiketak
Describapena

Elektrizitateko aginte eta babeserako koadro orokorra, hormakoa. Marmol beltzezko plaka lodi baten gainean, ilaratan ordenatuta, mekanismo hauek daude: goiko ilaran, bi potentzia etengailu, bata trifasikoa eta bestea bikoitza, bi neurgailuren alboetan (A eta V), justu azpian zorro edo lanpara-etxe bat lanpara baterako (koadroa argiztatzeko); erdiko ilaran, hiru etengailu beregain, bakelitazkoak; hurrengo ilaran, portzelanazko hamabi fusible (bi baino ez daude osorik), alboetan bi entxufe dituztela; eta beheko bi ilaretan, 2 entxufe eta 10 etengailu beregain, bakelitazkoak (5 bakun eta 5 bikoitz). Goiko eta eskuineko angeluan, marmolari itsatsita, plastikozko plaka dago, idazkun hau inprimatuta duena: "ELECTRO INSTALACIONES / BILBAO". Aginte eta babeserako koadro orokorrak lokal batean elektrizitateko hargune orokorra abiarazteko edo eteteko balio du, banaketako sare publikotik hartuta. Aginte eta babeserako koadro orokorretik barneko instalazioa eratzen duten zirkuitu independenteak abiatzen dira (argiteria, indar puntu orokorrak). Halaber, gerta litezkeen zirkuitu laburretatik babesteko elementuak hartzen ditu, fusibleak (bat faseko eroale bakoitzeko). Metalezko alanbre bat da, bere korronte nominal maximoa baino handiagoa den korronte bat bertan ibiltzen denean erretzen dena. José Toca Lanzak (Bilbo, 1907-12-28) bere negozioa, Electro Instalaciones , 1950eko hamarkadan zabaldu zuen, Bilboko Bertendona kalearen 2-4.ean zegoen lokal batean. Asincram tresna eta salgai elektrikoen saltokia ordezkatu zuen, porrot egin baitzuen. Lokal hartan zegoen aginte eta babeserako koadro orokor hau. 1970eko hamarkadan, negozioa Fernández del Campo kalearen 13.eko lokal batera lekualdatu zuen, eta berekin eraman zuen aginte eta babeserako koadro orokor hau. José Toca lehenago Instaladora General S.A. enpresan aritu zen (On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia, 18). José Luis Toca García semea (Bilbo, 1941-10-22), ingeniaria, Electrofil Vascongada S.A. (automobilgintza eta motorren birbobinatzea, Aldundia kalearen 2.ean) enpresan aritu zen lehenbizi eta aita hil zenean negozioaren ardura hartu zuen, 2009an erretiroa hartu zuen arte.

Multimedia galeria