Saguak harrapatzeko tranpa, eskuz egindakoa, kaiola antzeko zerbait eratzen elkarri lotutako alanbreen bidez egindakoa. Oinarri laukizuzena du eta pareta zuzenak, goiko aldean makotzen direnak. Goiko alde horren erdian helduleku bat du, eraman ahal izateko, eta bi sarrera-irteera, alde laburretan kokatuak. Haietako batean, paretak barnerantz irekitzen dira, zulo edo sartzeko bide bat sortzen, inbutu-forman. Oinarria burdinazko xafla bat da, bertan jartzen da jakia eta kontrapisuz eragiten zaio. Hartara, sagua jartzean gainean, ireki egiten da eta sagua tranpan erortzen. Sagua ezin izango litzateke bakarrik atera eta duen atetik atera beharko luke beste norbaitek. Mota honetako lakioak ohikoak izaten ziren etxeetako jaki-tokietan eta bai uztak biltegiratzeko erabiltzen ziren tokietan ere.