Kanpokoa. Argazkia, zelai batean sokatiran ari den taldeetako baten plano orokorra. Sokaren erdia adierazten duen zapia antzematen da sokan, eta lehen mailan probaren epailea. Argazkiaren gainean, testu hau ageri da eskuz idatzita: "Jolastokieta / Sondika / 31-7-1914". Tomás García de Cortázar berriemailearen arabera (2017ko apirila) Sondikan, Santimamilarran, dagoen zelaia da, Kirolokieta esaten zaiona. Bilboko Euskal Gazteriak eskuratu zuen 1913an, bazkideen kirol jarduerak egin ahal izateko. Beharbada, inauguratu zuten egunekoa da argazkia.