EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Jineta ezpata eta bere zorroa

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
H-001030
Objektua:
Sailkapena:
Neurriak:
94,3 zm.
Garaia:
XV. Mendea
Describapena

Xafla zabal eta zuzeneko ezpata honek bi aho ditu luzera osoan, eta ildaska bat lehen herenaren erditik zehar. Ildaska horrek puntzoi zirkular bat du erdian, eta puntzoiaren barruan letra kufiko batzuk ageri dira; baliteke armaginaren marka izatea. Heldulekua sagar diskoidal edo erraboilkara batek, tamaina txikiko eskutoki batek eta bi adarrek osatzen dute. Adarrak elefante-buruen itxurakoak dira, eta xaflarantz begira daude, ahoa babesten. Sagarraren erdian, bi adarren artean eta zorroko aho-babesean, nazarien dinastiako ezkutua ageri da. Boadbilenak omen diren jineta izeneko ezpaten artean, hau da ezkutu hori duen bakarra. Zorroa aker-larruzkoa da, bi galanda ditu sendogarri, eta haietatik zintzilik uztaiak, belusezko zerrenda batekin soinean gurutzatuta eramateko. Zorroak badu aho-babes bat ere, eta zilarrezko txurro handi bat, filigranaz, esmaltez eta inskripzio sasikufikoz apaindua. Pieza 1941ean sartu zen San Telmo Museoan, Blanca Porcel y Guirior, San Millán eta Villaalegreko markesak emandako ondasunen artean. Hark, berriz, familia bidez jasoko zuen, Iñigo López de Mendoza, Tendillako konde eta Granadako lehen alkaidearengandik. Pieza emateari dagokion dokumentazioan esaten da "Granadako azken errege mairuak, Boabdilek, Errege-Erregina Katolikoei emandako ezpata" dela, "Granadako hiria haien mende jartzean". Jineta izena ematen zaio ezpata hispaniar-arabiarren tipologia oso zehatz bati; dinastia nazariarekin batera agertu ziren, eta gaur egun 12 ale besterik ez dira ezagutzen. Ezpata horiek errege eta noble nazariek erabiltzen zituzten, eta garai kristauan ere egin izan ziren kana-jokoetan erabiltzeko, jokalariek zerabiltzaten jantzi arabiarren osagai gisa. Manso de Zúñigaren iritziz, gaur egun ezagutzen diren 12 jineta ezpatetatik, San Telmo Museokoak du antz handiena Grekoak "San Maurizioren martirioa" margolanean pintatu zuenarekin.

Eraskuketak

2001. D. Iñigo López de Mendoza, Marqués de Santillana. , Torre de Don Borja, Casas del Aguila y la Parra, Palacio de Caja Cantabria y Museo Diocesano. 2001/06/30-2001/09/30.

2002. Restaurar Hispania. , Reales Alcázares. 2002/06/22-2002/09/15.

2005. Don Quijote de la Mancha. La sombra del caballero. , Palacio del Infantado. 2005/01/31.

2017-2018. Cisneros. Arquetipo de virtudes, espejo de prelados. , Catedral Primada. 2017/11/08-2018/02/18.

Las artes del metal en Al-ándalus. 2019-2020. Madrid, Museo Arqueológico Nacional. 2019/12/16-2020/09/13. 2021-2022. Alicante, MARQ. Museo Arqueológico de Alicante. 2021/07/02-2022/01/09.

Erreferentzia bibliografikoak

DUEÑAS BERAIZ, Germán. La colección de armería y de historia militar del Museo de San Telmo de San Sebastián , MILITARIA, Revista de Cultura Militar. Madrid , nº estraordinario. 2001. Reprod. pag. 56

El MARQUÉS DE SANTILLANA 1398-1458: Los albores de la España Moderna. V. II, El Hombre de Estado [Catálogo]. Hondarribia, Nerea, 2001.

Restaurar HISPANIA [Catálogo]. Madrid, Ministerio de Fomento y Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, 2002, p. 275

Don QUIJOTE de la Mancha. La sombra del caballero. Guadalajara, Empresa pública Don Quijote de la Mancha 2005, 2005. P. 206

Multimedia galeria