Metalezko kaxa, laukizuzena. Estalki tolesgarria du, gontzen bidez elkartua gorputzari. Kutxatxoak ditu eta haietan karaktereak daude (letra larriak, txikiak, zenbakiak eta markak), kautxuz egindakoak. Ez zen osorik iritsi, karaktere batzuk, karaktereak kokatu eta errenkadak osatzeko erregelak eta tintatan bustitzeko tanpoia falta baitira. Estalkian, logotipoa dago, markarekin eta modeloarekin: "Imprentilla Mundial. Nº 54". Albo batean, zigilu mugikor batzuk ditu itsatsita, Estatuari zegozkion zergak ordaindu izana adierazten zutenak, 1958koak. Eskuz osatutako kaxa, idazmahai eta bulegoetan erabilera pertsonalerako. Horrez gain, haurrentzako jostailu moduan ere erabiltzen zen, jostailu hezigarri moduan. Testu txikiak edo zigiluak egin zitezkeen, izenekin, helbideekin... gero paper gainean estanpatzeko.