Zurezko tornu ardatz edo goruan aritzeko makina. Bost hanken gainean bermatutako plataforma horizontal batez dago osatua, eta haren gainean eusten diren gurpil bertikal ildodunaz eta haria biltzeko ardatzarentzako urkilaz. Forma zirkularreko lau erradio ditu gurpilak, eta berau birarazteko hankalekua hanken artean, eta larruzko transmisio uhala. Ardatza ordezkatuz, irute lana erosoagoa eta, batez ere, ugariagoa egin ahal izatea ahalbidetu zuen tresna honek.