Haritz eta arte zurezko tamaina handiko lanabes trauskila. Hiru hankek eusten duten ebakidura laukizuzeneko enbor batez eta ziri bidez giltzatutako pieza mugikor batez osatua dago. Goiko piezaren bi marrazen modukoak beheko enborrak luzetara dituen hutsuarteetan ahokatzen dira. Lihoa edo antzeko landareak trangatzeko, azal egurtsua kraskatu eta barneko muina edo izpia ateratzeko erabilia.