Erlojugintzako gailua, paretan finkatuta jartzekoa. Bakelitazko kaxa batean dago, aurrealdea kristalezkoa duena, 1 eta 12 arteko zenbakiak (bi aldiz errepikatuta) dituen esfera bat ikusteko, eta "NIGHT" idazkuna. Goiko aldean, metalezko xafla inprimatua, marka eta modeloa adierazteko: "URSUS. MOD. 126. / VOL. AMP 15". Atzealdean, inprimatuta: "PLASTICOS / IEBI / BILBAO / 674". Energia elektrikoaren kontsumoa neurtzeko erabilia, eguneko eta gaueko ordutegian, eta, hartara, tarifa elektrikoak bereizteko. José Toca Lanzak (Bilbo, 1907-12-28) bere negozioa, Electro Instalaciones, 1950eko hamarkadan zabaldu zuen, Bilboko Bertendona kalearen 2-4.ean zegoen lokal batean. Asincram tresna eta salgai elektrikoen saltokia ordezkatu zuen, porrot egin baitzuen. 1970eko hamarkadan, negozioa Fernández del Campo kalearen 13.eko lokal batera lekualdatu zuen. Han zegoen erloju hau. José Toca lehenago Instaladora General S.A. enpresan aritu zen (On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia, 18). José Luis Toca García semea (Bilbo, 1941-10-22), ingeniaria, Electrofil Vascongada S.A. (automobilgintza eta motorren birbobinatzea, Aldundia kalearen 2.ean) enpresan aritu zen lehenbizi eta aita hil zenean negozioaren ardura hartu zuen, 2009an erretiroa hartu zuen arte.