EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Diario Euzkadi

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1990/5356
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
Varias
Data:
1916-1937
Etiketak
Describapena

Euzkadi egunkariaren zenbait ale hartzen dituen bilduma. Batzuk azaleztatuta dauden liburukietan daude eta beste batzuk solte. 1916 eta 1937 artean kaleratutako aleak dira, hain zuzen: - 1916ko hirugarren hiruhilekoko aleak (uztailetik irailerakoak) hartzen dituen liburuki azaleztatua (39,5 x 27 cm). - 1917ko laugarren hiruhilekoko aleak (urritik abendurakoak) hartzen dituen liburuki azaleztatua (39,5 x 27 cm). - 1918ko aleak (hiruhileko bakoitzeko bat) hartzen dituzten lau liburuki azaleztatu (38,5 x 27,5 cm). - 1933ko aleak (hiruhileko bakoitzeko bat) hartzen dituzten lau liburuki azaleztatu (53,5 x 38,5 cm). - Ale solteak, 1935eko bigarren hiruhilekokoak, 1936ko laugarren hiruhilekokoak eta 1937ko lehen hiruhilekokoak. Azaleztatuta dauden aleek egunkariaren izena eta urtea dute bizkarrean, eta, zenbaitetan, jabearen eta editorearen inizialak: "B'tar E" (Emeterio Berdes). Emeterio Berdes Atxirika (Bilbo 1862-1937) Imprenta Verdes etxearen sortzailea izan zen. 1906an hasi zuen bere jarduna, Posta kalearen 9.ean, ordura arte Imprenta de J.E. Delmas enpresak hartzen zuen lokalean. Haren ondorengotzat har daiteke Berdes. 36 langile zituela abiarazi zuen negozioa, eta 1920an, M. Emperaileren liburu denda eskuratzean (Gurutzearen kalea), handitu egin zuen eta 1932an 45 langile izatera iritsi zen. EAJren kide sortzailea izan zen, eta bere inprimategian alderdiarekin lotutako eskupaperak, kartelak eta abar kaleratu ziren eta bai euskal gaien gaineko liburuak ere. Jose Felix Berdes Elorriaga semea (Bilbo 1905 -- Elorrio 1980) aitaren ondorengoa izan zen negozioan. Euzkadi egunkaria ideologia abertzalekoa izan zen eta Eusko Alderdi Jeltzalearen adierazpide ofizialerako organoa. Bilbon sortu zuten, 1913an, eta hiri horretan kaleratu zuten 1937a arte. Urte horretan, hain zuzen, indar frankistek konkistatu zuten Hiria eta Falangek instalazioak konfiskatu zituen.

Multimedia galeria