EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Carola Garabia

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-1226
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
15x15x60m (altuera)
Data:
1957
Describapena

Aterpedun sare-bidez egindako elektra-garabia da (ELYMA marka) Talleres Erandio-n eraikia 1954an Euskaldunako Ontziolarentzat. Gaur egun gorriz margotuta dago, baina aurretik beste kolore batzuk izan zituen, azkena, grisa. 60 metrotako altuerarekin, 30 tona arteko pisuak jaso zitzazkeen. Bere garaian Espainian eraikitako potentzia handieneko garabia izan zen eta Bilbon martxan jarri zuten aurrenengoa aurrefabrikazioa eta blokeen muntaketa harmailetan burutu ahal izateko. Bere lanak tailerrean eraikitako itsasontzien kroskoaren piezak eta makinaria altxatu, lekuz mugitu eta jiratzeak ziren itsasontzian kokatu ahal izateko. 35 metrotako altueran aginte kabina dauka, egurrez forratuta. Bertatik maneiatzen ziren garabiaren mugumenduak. Garabiaren aurrengo kokalekua ontziolako 1.go harmaila izan zen eta ontziola itxi arte jardunean jarraitu zuen. Gaur egun ontzingintzan erabilitako Bilbon kontserbatzen den garabi bakarra da.

Multimedia galeria