Errebolber hau James Webley ingelesak diseinatutako "British Bulldog" motakoa da. Arma horrek zabalkunde handia izan zuen XIX. mendearen bigarren erdian. Kalibre handiko arma txikiak dira eta txalekoen poltsikoetan eraman zitezkeen. Gainera, diseinu xumea izanagatik ere, oso eraginkorrak ziren. Arma horrek arrakasta izugarria izan zuen mundu osoan eta Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren ere fabrikatu zen.
5 kartutxorako danborra. Kulataren ezkerraldean fabrikazio-zenbakia: 16553
Erakusketan, Michelle Angiolillo anarkista italiarrak Antonio Cánovas del Castillo gobernuko presidentea hiltzeko erabili zuen arma ikusten da. Hilketa 1897ko abuztuaren 8an izan zen, Cánovas del Castillo Arrasateko (Gipuzkoa) Santa Ageda bainu-etxean zegoela. Angiolillo berehala atzeman zuten eta, berak aitortu zuenez, "Montjuic-eko prozesua" deritzonaren ondoren exekutatutako bost anarkistaren heriotzagatik mendeku hartzeko hil zuen Cánovas. Anarkisten epaiketa Gopuzti egunean Bartzelonan izandako atentatuaren ondotik etorri zen. Nolanahi ere, batzuen iritziz, Kubako mugimendu independentistak esku hartu zuen hilketan; hipotesi horren arabera, estatuburua hilda, Estatu Batuen aurkako gerra berehala piztuko zen eta, horren ondorioz, azken koloniak galduko ziren.
1997-1998. Cánovas y la Restauración. . 1997/12/10-1998/02/28.
2002. Vitoria y el siglo XIX. . 2002/10/09-2002/11/24.
2005. Feria internacional de tiro, armas y caza FITAC. . 2005/02/18-2005/02/20.
2024-2025. Magnizidioak. Buruan ematea. Gasteiz, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa. 2024/09/26-2025/01/05.
Cánovas y la Restauración. Madrid, Ministerio de Cultura, Argentaria, 1997. [383], il. col. p. 303
Museo de Armería de Álava. Guía. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2015. [681], il. col. p. 35
Larreina, Emilio. El arma de un magnicidio , Armas y Municiones , 127. 1996, pp. 88-92
Museo Provincial de Armería. En él se exponen armas de hasta 300.000 a. J. C. , Celedón , 57. 1975, p. 55
ALFARO FOURNIER, Félix; VIDAL-ABARCA, Juan. Museos de Armería y Heráldica alavesa. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1983. [34], il. col. p. 154
Iñaki Bazán. El revólver del asesinato de Cánovas del Castillo , Vitoria-Gasteiz Gaceta Municipal , 131. 25/09/1999, p. 29
Magnizidiogailua. Cánovas, Angiolillo eta British Bulldog errebolberra / El instrumento de un magnicidio. Cánovas, Angiolillo y el revólver British Bulldog [hoja conferencia]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2014, il. col.
Mikel Zubimendi. Mi vida por la tuya , Zazpika Gara , 1097. 02/02/2020, il. col.
José Francisco Buscaglia. La maldición de Santa Águeda. 1898 más allá del olvido. Verbum, 2024, il. col. portada