Forma prismatiko laukizuzena duen kutxa, estalki eraisgarria duena. Kanpoko paretak estaltzeko, nakarrezko maskorrak eta forma desberdinetako moluskuak jarri zaizkio, haietako batzuk margotuta. Estalkiaren erdian dagoen itsas kurkuilua, besteak baino handiagoa, heldulekua da eta "Rdo. de / Bilbao" idazkuna du margotuta. Barnealdea, oihal urdinarekin forratuta dago eta ispilua du estalkian. Bitxiontzi moduan erabiltzeko eskuratu zen. Turismo handiko itsasertzeko herrien oroigarriak ziren halakoak, boladan egon zirenak oso XIX. mendearen eta XX.aren artean. Ale hau, beharbada, hogeita hamarreko hamarkadakoa izango da.