Bilbao Alpino Clubek 1926an antolatutako Mendien Lehiaketan parte hartzeagatik G. Llanori sari moduan emandako domina. Aurkia: mendi batean eskalatzen ari diren hiru mendigoizaleren irudia. Ifrentzua: Paisaia alpetar baten gainean hegaldatzen ari den arrano baten irudia eta "G. LLANO / 1926 / CONCURSO DE MONTAÑAS / BILBAO ALPINO CLUB" idazkuna lau lerrotan. Bilbao Alpino Club 1924an sortu zen, Bilboko Mirasol Kondearen kalearen 3.ean. 15 lagun izan ziren hasieran, eta haien xedea zen mendiko jarduerak eta alpetarrak sustatzea. Lehen lehendakaria Jose Higuera izan zen.