Bataioko hiru oroigarri, Azkue Gorostizaga familiako kideenak. 1. Ramona Teresa Azkue Gorostizagaren bataio oroigarria. 1889ko abuztuaren 7an jaio zen eta Habanako Guadalupeko Andre Mariaren elizan bataiatu zuten, 1889ko abuztuaren 31n. Kubako Habana hiriko Imprenta Amargura etxean inprimatu zuten. Kartoi mehe beixean eginda dago, diptikoaren formatua du eta aurreko azala trokelatuta dago, lore baten irudiarekin, koloreztatuta eta koloreetako hariekin apainduta. 2. Ramona Teresa Azkue Gorostizagaren bataio oroigarria. 1889ko abuztuaren 7an jaio zen eta Habanako Guadalupeko Andre Mariaren elizan bataiatu zuten, 1898ko maiatzaren 19an. Kubako Habana hiriko Imprenta Amargura etxean inprimatu zuten. Kartoi mehe urdinean eginda dago, diptikoaren formatua du eta aurreko azala trokelatuta dago, lore baten irudiarekin, koloreztatuta eta koloreetako hariekin apainduta. 3. Ramón Pedro Azkue Gorostizagaren bataio oroigarria. 1898ko apirilaren 29an jaio zen eta Habanako Guadalupeko Andre Mariaren elizan bataiatu zuten, 1889ko abuztuaren 31n. Kubako Habana hiriko Imprenta Amargura etxean inprimatu zuten. Kartoi mehe beixean eginda dago, diptikoaren formatua du eta aurreko azala trokelatuta dago, lore baten irudiarekin, koloreztatuta eta koloreetako hariekin apainduta. Bi neska-mutikoak Juan Zacarias Azkue Elexalde (Ugao, 1851) eta Ramona Gorostizaga Urkiza (Arrankudiaga, 1860) senar-emazteen seme-alabak ziren. Arrankudiagan ezkondu ziren, 1880an.