EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Baserritar jantzia

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1990/2608
Objektua:
Neurriak:
Alkondara: 47 x 34 cm; Prakak: 54 x 25 cm; Txaleko: 32 x 35 cm; Jaka: 40 x 30,5 cm; Abarkak: 20 x 8,5 cm
Garaia:
XIX. Mendearen bigarren erdia
Describapena

Euskal baserri munduko jantzi tradizionala erreproduzitzen duen haur mozorroa. 1. Algodoizko alkandora zuria 2. Algodoizko praka luze zuriak. Prakok oihal urdinezko apaingarriak dituzte gainjarririk eta "Peru" izena bordaturik ipurtaldean. 3. Txalekoak belus marroizko bularraldea du, zeinak bordatu txiki berdez egindako izarrak dituen. 4. Jaka edo "kaikua" ileki gorri eta urdinez puntuz egindakoa da eta ertzak mendelez erremataturik ditu. 5. Larruzko abarkak janzteko eramaten ditu. Mozorro hau eta Museoan dagoen beste bat enkarguz egin ziren Markinan (Bizkaia), XIX. mendearen erdi inguruan, Andres Arana Ansotegui armadorearen seme Arana Arana anaientzat (Vicente, Ricardo eta Santiago). Geroago haien ilobek erabili zituzten, Teodoraren semeek, Elorrion egiten zituzten oporraldietan. Jaietan eta inauterietan janzten zituzten eta ohitura hori oraintsu arte gorde izan dute familian. Praken ipurtaldean Peru dakar, baina izen hori ez da Arana anaietako batena ere. Jantzi hori izen bereko artzain ospetsuarekin lotu nahi izan zuten beharbada, euskal literaturan tradizio handia baitu artzain horrek. XIX. mendearen bukaera aldera hiri handietako (Bilbo, Tolosa, Gasteiz...) bizilagunen artean baserrietako arropez janzteko ohitura sortu zen, jai pribatuetara joateko (burgesen artean) zein euskal egutegiko jaietan parte hartzeko, hala nola Gabonetan eta santa-eskean joateko.

Eraskuketak

1998-1999. Atzoko eta Gaurko Langintzak / Oficios de Ayer y Hoy. . 1998/12/22-1999/02/07.

2002. Bildumak / Colecciones. . 2002/05/21-2002/08/04.

2003. Boladaz Pasatuta / Pasado de Moda. . 2003/04/29-2003/08/31.

Erreferentzia bibliografikoak

Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, pp. 398-399

Jiménez, Maite; Mujika Goñi, Amaia. Boladaz Pasatuta = Pasado de Moda. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2003, pp. 312-314

Multimedia galeria