Barbara Hutton lagun batekin agertzen den zuri-beltzeko argazkia. Veneziako Palazzo Labia-n Carlos Beistegui mexikarrak antolaturiko mozorro jaialdirako bidean. Mozorroa Balenciagaren diseinu bat da; satin beltzez eginiko galtzek, satin zurizko gerrikoak, belusko beroki beltz pailleta eta lore bordatudunak, belus beltzezko hiru adarrekoak eta hainbat osagarrik osatzen dute.