EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Baleontzi" txalupa

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-1431
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
Luzera: 8,23m / Zabalera: 1,80m
Sarrera-data eta -datuak:
2019 abenduaren 16an
Describapena

"Baleontzi" txalupa hau, 1 zenbakiduna, Ignacio Aldecoa bilbotarrak eraiki zuen 1966an (Santutxu auzoko lantegian, Bilbon), Euskal Herriko Unibertsitateko Nautika eta Itsasontzi Makinen Eskolaren enkarguz. Bere eraikuntza 1900 diseinuan oinarritu zen. Bere diseinua balearen ehizan erabili ohi ziren txalupen bilakaera bat da. Hortik datorkio, hain zuzen ere, "baleontzi" izena. Ontzi mota hauen sendotasunak erakarrita, XIX. mendearen amaieran, Europako armadek zerbitzurako eta ontzi laguntzaile gisa hartu zituzten, euren kideen trebakuntzarako erabiliz. Urte luzez, Euskal Unibertsitateko Nautika Eskolako ikasleen prestakuntzan erabili zuten ontzi hau, bela eta arraun nabigazio praktikak burutuz. Bere bikiarekin batera, ontzi klasikoen zenbait estropadetan ere parte hartu zuen. Bi ontzi biki eraiki zituzten, 1 eta 2 zenbakidunak. Euren eraikuntza Gaspar Aspiazu jnak agindu zuen, Nautika Eskolako zuzendariak, eskolak Portugaleten bere eraikina zabaldu zuenean, 1968tan. Baleontzien planoak Espainiako Itsas Armadak eman zituen, ontzi-mota hauek bere pertsonalaren trebakuntzarako erabiltzen baitzituen.

Multimedia galeria