Loiolako Santutegiko (Azpeitia) aldare nagusia. Jesusen Lagundiaren sortzaile Ignazio Loiolakoaren jaiotetxearen inguruan eraikitako monumentu-multzo erlijiosoa da Loiolako Santutegia, eta Azpeitiko Loiola auzoan dago. Ignacio Iberok eraiki zuen aldare nagusia, churrigueresko estilokoa, 1750. eta 1757. urteen artean. Marmolezkoa da, eta bi zutabe salomondar handi ditu alde banatan.