Euskalduna Ontziolan eraikia izan zen 1928an Auntz Mendi izenarekin Ibaizabal konpainiarentzat, Naviera Sota y Aznar ontzi-enpresaren filiala. Bilboko Portuan ontziak atoian eramateko eraikia izan zen, ontziei maniobrak egiten laguntzeko. Baina horretaz gain, Auntz Mendi atoiontzia ur-tanga ere izan zen, garai hartan zerbitzu beharrezkoa, itsasontziak ur gezaz hornitzen baitzituen, baporezko motorren galdarentzako ezinbestekoa. Behar hauetarako Auntz Mendi -k bost ur tanga ditu, 100 tonatako edukierarekin. Gerra zibilean patruilari gisa erabilia izan zen eta populazio zibilaren ebakuazio lanetan aritu zen. Gerra amaituta Auntz izena hartu zuen, Aznar ontzi-enpresara pasa ondoren. 60. hamarkadaz geroztik, Ibaizabal konpainiak burutu zuen berritze plana medio, Portugaleten ainguratuta egon zen denbora batez eta konpainiaren ontzidiarentzat erregai deposito gisa erabilia izan zen. Bilboko Itsasadarrean bizirautea lortu duen atoiontzi bakarra da altzairuarekin errematxaketa teknika erabiliz Euskalduna ontziolan eraikia.
Bilboko Itsasadarra