'Artagan Mendi' ontziaren maketa osoa mahaia duen bitrinan. Ontziaren ezaugarriak: luzera 121,91m/ / zabalera 16,3 m / altuera 9,5 m. Kroskoa: altzairua. Erregistro gordina: 5781; erregistro netoa: 3409.
'Artagan Mendi' Sota eta Azna ontzi-enpresaren hirugarren eskola ontzia izan zen eta karga lehorra garraiatzeko 4 sotodun ontzi mota konbentzionala. Bilbon eraikia izan zen 1917an, Euskalduna ontziolan. Bere uretaratzea gertakaera handia izan zen Bilbon, 30.000 lagunetik gora bilduaz. Ordurarte uretaratutako ontzirik handiena izan zen.
1939tik aurrera 'Monte Nuria' izenarekin nabigatu zuen, 'tramp' ontzi gisa. 1964an desegin zuten Santurtzin.