Zurezko kutxa, oinarri laukizuzena duena. Hiru pareta zuzen ditu, eta laugarrena, txikietako bat, makotuta. Helduleku horizontal bat du, erabili ahal izateko, beste alde laburraren erdian. Alde guztiak sendotzeko burdinazko xaflak iltzeztatu dira, erabiltzeagatik gastatzetik eta edukiera murrizteko iruzurrez erabiltzetik babesteko. Paretetako batean sinadura du grabatuta: José Martínez. Aleetarako edukiera-neurria, Penintsulan sistema metriko hamartarra sartu aurretik erabiltzen zena. Neurrirako patroia anega zen, 55,50 litroren baliokidea. Anega erditan, 4 iminatan eta 12 lakaritan banatuta. Iminaren baliokidetasuna 13,87 litrotakoa izango zen. Sistema metriko hamartarra ezarri bitartean, pisu-, edukiera-, luzera-, azalera-unitate ugari zegoen. Balio desberdinak zituzten eskualdeen artean, eta bai elkarrengandik oso hurbil zeuden hirien artean ere eskualde berberen barnean. Horrek gehiegikeriak bultzatzen zituen, eta merkataritza garatzea zailtzen zuen. 1849an, Isabel II.a erreginak Pisuen eta Neurrien Legea berretsi zuen, sistema metriko hamartarra sartuta, baina abian jartzeko zailtasunek ekarri zuten 1895 arte eta bai XX. mendean sartuta egon arte ez orokortzea, zenbait eskualde eta herritan neurri-unitate zaharrak erabiltzen jarraitu baitzuten.
1993. Los caminos de Santiago en Euskal Herria. Gernika, Bizkaia, Euskal Herria Museoa - Museo de Euskal Herria. 1993/06/15-1993/07/15.
1995. Las Juntas Generales de Abellaneda. Sopuerta, Bizkaia, Enkarterrietako Museoa - Museo de las Encartaciones. 1995/06/08-1995/10/29.