EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Andregai zapata parea

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2010/1820
Objektua:
Neurriak:
A = 5 cm; L = 24 cm; An = 6 cm
Data:
24/11/1880
Describapena

Artile-koloreko zetarekin forratutako zapata parea. Puntan itxiak dira eta "U" formako eskotea dute. Txirrika erako takoia dute, material berekoa. Oinbularrean begizta dute, harri txiki distiratsuekin apainduta. Barne-zola larruzkoa da, kolore argikoa, zola bezalaxe. Emilia Mª del Socorro Ygartua Andracaren (Lima, Peru 1863) andregai jantzikoak dira. Zehazki, Bilbon ezkondu zen, 1880ko azaroaren 24an, Santiago Jaunaren katedralean, Jose Mª Solaun Mugabururekin (Santander, 1845-12-11 /1901).

Eraskuketak

2018-2019. Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 2018/11/08-2019/02/24.

Multimedia galeria