Modeloak Ama Begoñakoa irudikatzen du, Sota y Aznar ontzi-enpresaren eskola-ontzia eta XX. mendearen hasierako euskal itsas prestakuntzari lotutako belaontzi merkataririk handienetako bat.
Modeloak xehetasun handiz erreproduzitzen du lau mastako fragata, haren arboladuraren eta aparailuen konplexutasuna agerian utziz. Masta bakoitza bela karratuetarako bergaz hornituta dago, eta sokateria —bai tinkoa bai mugikorra— arretaz tenkatuta ageri da, tamaina handiko itsas belaontzi baten gobernurako beharrezkoa diren abenka, estaia eta soken sare korapilatsua erakutsiz. Kroskoak, diseinu estilizatua dauka eta ur-azpiko ontziaren zatia tonu gorrixkan margotuta dauka eta ur gainekoa kolore zuri beltzean. Kubiertan zehaztasunez bereizten dira erdiko gainegitura, eskotilak, aireztagailuak eta ontzi lagungarriak, guztiak eskalan fideltasunez erreproduzituak.
Ama Begoñakoa ontzi eskola 1902an eraiki zuten, Eskoziako Dumbartongo MacMillan & Co ontziolan, Clyde ibaian, Glasgow inguruan, Ramón de la Sota y Llanoren enkarguz. Lau mastako arboladura eta altzairuzko kroskoa zituen, eta 4.000 tonako pisu hila (TPM). Pilotuen eta marinelen prestakuntza praktikorako pentsatua, ontzi-enpresaren lehen eskola-ontzia izan zen.