'Ama Begoñakoa' eskola ontziaren lema gurpila, egurrez eta brontzez egina, zortzi kabilekin. Erdiko brontzezko uztaian honako hau ageri da inskribaturik: "Ama Begoñakoa Dumbarton 1902 Bilbao". Lau masta eta altzairuzko kroskoarekin, 'Ama Begoñakoa' fragata Sota eta Aznar ontzi-enpresaren aurrenengo ontzi eskola izan zen. 1902an eraikia izan zen Ramon de la Sota-ren enkargupean, Ingalaterrako MacMillan & Cº ontziolan.