Espainiako txanpona, kobrezkoa, bost zentimoren balioa duena. Espainiako Behin-behineko Gobernuan irarri zuten, Bartzelonako Oeschger, Mesdach & Cia lantegian . Jaulkipen-urtea 1870 da. Aurkia. Emakume baten irudia, eserita dagoena, inguruki txikien zerrenda batek inguratuta. Idazkuna: "CINCO GRAMOS - 1870". Exergoaren aldean, grabatzailearen inizialek egon beharko zuten: L. M. (Marchioni). Ifrentzua. Lehoi zutitu baten irudia, Espainiako armarriaren gainean, eta inguruki txikien zerrenda batek inguratuta. Idazkuna: "DOSCIENTAS PIEZAS EN KILOG. * CINCO CENTIMOS *". Lehoiaren azpian, OM inizialak ageri dira.
Catálogo General de la Moneda Española. Madrid, José A. Vicenti, 1977-1978, p. 6, nº 8012