Espainiako txanpona, zilarrezkoa, lau errealen balioa duena. Isabel II.aren erreinaldian irarri zuten. Jaulkipen-urtea 1863 da. Urte horretan bi txanpon-etxe zeuden: Madrilgoa eta Sevillakoa. Aurkia. Soina, erreginaren eskuineko profila, eta idazkuna: "ISABEL 2ª POR LA G. DE DIOS Y LA CONST. 1863". Ifrentzua. Espainiako armarria eta idazkuna: "REINA DE LAS ESPAÑAS".
Catálogo General de la Moneda Española. Madrid, José A. Vicenti, 1977-1978, p. 420-21