1813ko sutearen ondoren, hiria berreraikitzeko egindako Zubietako itunaren eszena. 1913an Alderdi Ederreko lorategietan eraikitako zutabe baten zati bat zen; zutabe horrek arrano handi bat zuen gainean, bai eta Maria Cristina erreginaren estatua bat ere. 1924an, kendu egin zuten elementu-multzo hori, ez zelako donostiarren gustukoa. Hiriko hainbat plaza eta parketan jarri zituzten multzo hartako elementu asko.