Espainiako txanpona, kobrezkoa, hamar zentimoren balioa duena. Espainiako Behin-behineko Gobernuan irarri zuten, Bartzelonako Oeschger, Mesdach & Cia lantegian. Jaulkipen-urtea 1870 da. Aurkia. Emakume baten irudia, eserita dagoena, inguruki txikien zerrenda batek inguratuta. Idazkuna: "DIEZ GRAMOS - 1870". Exergoaren aldean, grabatzailearen inizialek egon beharko zuten: L. M. (Marchioni). Ifretzua. Lehoi zutitu baten irudia, Espainiako armarriaren gainean, eta inguruki txikien zerrenda batek inguratuta. Idazkuna: "CIEN PIEZAS EN KILOG. * DIEZ CENTIMOS Exergoaren aldean, OM inizialak ageri dira.
Catálogo General de la Moneda Española. Madrid, José A. Vicenti, 1977-1978, p. 7, nº 8017