Espainiako txanpona, zilarrezkoa, hamar errealen balioa duena. Isabel II.aren erreinaldian irarri zuten. Jaulkipen-urtea 1864 da. Urte horretan hiru txanpon-etxe zeuden: Bartzelonan, Madrilen eta Sevillan. Aurkia. Soina, erreginaren eskuineko profila, eta idazkuna: "ISABEL 2ª. POR LA G. DE DIOS Y LA CONST. 1864". Ifrentzua. Espainiako armarria, alboetan zutabeak dituena eta koroa batek azkendua. Idazkuna: "REINA DE LAS ESPAÑAS. 10 REALES".
Catálogo General de la Moneda Española. Madrid, José A. Vicenti, 1977-1978, p. 422-23
Cayón Herrero, Adolfo, Clemente y Juan. Las monedas españolas. Del tremis al euro. Del 411 a nuestros días. Vol. 2. Madrid, Juan R. Cayón, 2005, p. 1305 (ref. 42)