Margolaria eta grabatzailea; xilografiaren teknika erabilita egiten den ukiyo-e estanpa japoniarraren Urrezko Aroaren ordezkaririk onenetako bat da. Artelan horiek XIX. mendearen amaierako margolari ugarik miretsi eta eskuratu zituzten, esate baterako, Manetek, Degasek eta Guiardek berak, eta Mendebaldera iritsi ziren arte japoniarraren lehen adibideetako bat izan ziren. Utamarok Edo (gaur egungo Tokio) izan zuen bizileku eta lanleku XVIII. mendearen amaieran, eta bertan espezializatu zen hainbat klase sozialetako emakumeen (horietako zenbait prostitutak, hiriko plazeraren auzoetan) errepresentazio idealizatuan. Bere estilo dotorearen eta konposiziorako talentuaren bidez, aisialdi eta dibertimendu mundukoiko eszenak ere islatu zituen liburu ilustratu ugaritan.
Edoko hiri-bizitza zalapartatsua erretratatu zuen Utamarok, eta «emakume ederren» irudiak (bijin-ga) onduz nabarmendu zen, bustoa edo gorputz erdia agerian, atzealde hutsen aurrean lerroaren apaintze-zehaztasuna gailenduta. Grabatuetan ikus daitekeenez, emakumeen berezko eiteak, adierazpideak eta jarrerak atzeman zituen. Gutun bat irakurtzen ageri da bat, kontzentratuta; bestea bainugelatik irteten, txabusina zabalduta, eskuak lehortzen dituen bitartean; hirugarrena pipa erretzen ari da. Ile beltzeko orrazkera doiarekin, ekinean erretratatuta daude, istant batez atzitu izan balitu bezala. Beste estanpa batean, Daisojo Henjö poeta ospetsua ageri da poema erotikoen egile Ono no Komachi errespetatua gorteatzen, edertasun klasikoko prototipoa zenari txabusinaren mahukan amodio-mezua leun utziz. (Miriam Alzuri Milanés)
1998. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. , Museo de Bellas Artes de Bilbao. 1998/10/05-1998/12/13.
2014. Arte japonés y japonismo. , Museo de Bellas Artes de Bilbao. 2014/06/09-2014/09/14.
2016. Festival Internacional de Grabado y Arte sobre papel. , Palacio Euskalduna. 2016/11/17-2016/11/20.
2017. Japón : grabados y objetos de arte del Museo de Bellas Artes de Bilbao. , Museo Carmen Thyssen. 2017/01/31-2017/04/23.
2022-2023. BBKateak. , Bilboko Arte Ederren Museoa. 2022/09/28-2023/02/06.
Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998, p. 28, n.º cat. 7.
Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014, pp. 213, 276-277, n.º cat. 75.
"BBKateak: Utamaro - Guiard [Euskera-Castellano-English-Français]" [Kontsulta: 2022]
- Vittako baroi Joseph Vittaren bilduma, ?-1924;
- Fernand Lair-Dubreuilek enkantean jarria Hôtel Drouoten, Paris, 1924ko ekainaren 28a, 191. lotea;
- José Palacio Olavarríak enkante horretan erosia;
- José Palacio Olavarríaren bilduma, Bilbo, 1924-1952†;
- María de Arechavaletaren bilduma, aurrekoaren oinordekoa, Bilbo, 1952-1953;
- María de Arechavaletak museoari dohaintzan emana 1953an.