EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

'Bélgica' ontziaren erretratua

T.G. Purvis

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-1110
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Ontzi erretratuta Itsas pintura
Teknika eta euskarria:
Olioa mihisean
Neurriak:
90cm x 60cm (L/Alt)
Garaia:
XX. Mendearen lehen erdia
Sarrera-data eta -datuak:
2001ko martxoak 13
Kreditua:
Itsasmuseum Bilbao - Bizkaiko Foru Aldundiaren komodatoa
Describapena

Belgica lurrunontziaren erretratua, itsaso zabalean nabigatzen, ababor aldetik irudikatua. Lan hau itsasontzien erretratuen tradizioaren barruan kokatzen da; konposizio soila eta zehatza du, arreta guztia ontziaren siluetara bideratzen duena, haren eraikuntza ezaugarriak argi eta garbi ikusteko aukera emanez.

Lurrunontzia 1891n eraiki zuten Richardson, Duck & Co. ontziolan, Loyal Briton izenarekin. 1900ean, Compañía de Navegación Internacional enpresak erosi zuen, eta Belgica izena jarri zion. Altzairuzko kroskoa eta helize bidezko propultsioa zituen merkataritza-lurrunontzia zen. Perpendikularren arteko luzera 85,95 m-takoa zuen eta zabalera berriz, 11,46 m-takoa. Hogei urte baino gehiagoz nazioarteko itsas merkataritzan jardun zuen.

Ontziaren historia modu tragikoan amaitu zen 1916ko maiatzaren 11n, Bordele inguruan, itsas mina bat jo eta hondoratu zen. Tripulazioa osatzen zuten 23 lagunetatik 2 hil ziren.

Jatorria

Bélgica ontziaren koadroa Sota eta Aznar Itsas Konpainiaren bildumaren parte da. Bilduma hau Itsasmuseumek Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jaso zuen.

Multimedia galeria