EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Euskalduna ontziolako 1go ontziaren eraikuntza plaka

Talhoer

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-1118
Objektua:
Sailkapena:
Egileak:
Teknika eta euskarria:
Brontzezko modelatua
Neurriak:
41x33,5cm
Kreditua:
Itsasmuseum Bilbao
Describapena

Euskalduna Ontziolan eraikitako lehenengo ontziaren eraikuntza-plakaren brontzezko erreplika da, Portu izeneko gangilarena. Plaka mota hauek ontzietan jartzen ziren, normalean aginte-zubiaren aurrealdean, ontzia eta hura eraiki zuen ontziola identifikatzeko. Plakan honako inskripzioa irakur daiteke:«Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques. Nº 1. 1902. Bilbao», ontziolaren ikurrarekin batera, San Andresen gurutzea (aspada) irudikatzen duena.

Portu gangila Bizkaiko Labe Garaiak enpresaren enkarguz eraiki zen 1902an, prozesu siderurgikoaren ondorioz sortutako hondakinak garraiatzeko. Gordailuak zaborrez edo sarraz bete ondoren, ontzia itsasadarraren bokaletik kanpora ateratzen zen, eta han karga husten zuen, beheko konportak irekiz. Portu gangila Itsasmuseum Bilbaoko bildumaren parte da, eta museoko dikean dago ikusgai.